“Oikocrediten ikuspegi eta estrategia eguneratuak” liburuxka argitaratu dugu
Oikocreditek agiri berria argitaratu du eta 2022. urterako ikuspegi eta estrategia eguneratuak ageri dira. Liburuxkak hurrengo urteetarako Oikocrediten zuzendaritza estrategikoa azaltzen du, etorkizunean Oikocredit garatzeko kooperatibaren eta zuzendaritzaren lerro estrategikoak barne.
Oikocrediteko zuzendari kudeatzailearen, Thos Gieskesen, esanetan: “Harro gaude gure ikuspegi eta estrategia eguneratuak partekatzearekin, ondorengo bost urteetan nora goazen eta zer lortu nahi dugun deskribatzen baitituzte. Gure ikuspegia eta zeregina oinarritzat hartuta, gure estrategia eguneratuak, arrakastaz eta iraunkortasunez egin dezakegun toki horietan, gizarte-eragina maximizatzeko gure etengabeko konpromisoa ziurtatzen du.