Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Información de la inversión

Con tu inversión, financiamos proyectos de instituciones microfinancieras, energías renovables, organizaciones agrícolas y de comercio justo y cooperativas de países del Sur

Características de la inversión

Risk Label (spanish).png

Inbertsioaren ezaugarriak
Inbertitzen duzunean, Stichting Oikocredit International Share Foundation-en Gordailuaren Ziurtagiriak (CDA) eskuratzen dituzu (Nazioarteko Oikocrediten Akziodunen Fundazioa, "OISF"). Inbertitutako kapitala osorik Oikocredit ecumenical Development Cooperative Society U.A. ("Oikocredit") kooperatibaren akzioak erosteko erabiltzen da. Diru horrekin ematen ditu Oikocreditek maileguak eta inbertsioak Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako erakundeetan.

CDA bakoitza Oikocredit kooperatibaren ekintza baten baliokidea da. OISFren KDAk inbertsio-produktu bat dira beren liburuxka propioarekin.

OISFk Gordailu-ziurtagiriei buruzko informazio-liburuxka bat argitaratu du, Herbehereetako Finantza Merkatuen Agintaritzak onartu eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean (CNMV) gordailutu duena. Onarpen hori ez da ulertu behar gordailu-ziurtagirien babestzat. OISFen inbertitu aurretik, OISFen informazio-liburuxka eta haren gehigarriak (halakorik badago) irakurtzea gomendatzen da, Gordailu-ziurtagirietan inbertitzeko erabakiarekin lotutako arriskuak eta onurak erabat ulertzeko.

Informazio-liburuxkaren laburpenean (gaztelaniaz) eta liburuxka osoan (ingelesez) duzu Oikocrediteko inbertsioari buruzko informazio guztia.