Munduko pertsona txiroen laurdena landa-eremutan bizi da. Horietako asko urtarokako langileak dira eta nekazaritzaren eta harekin lotutako jardueren mende dago beren biziraupena. Ziurgabetasuna eta diru-sarrera ziklikoak dira nagusi horien kasuan. Horrela, nekazari horientzat oso zaila da kreditu bat eskuratzea.
Nekazaritza
Ez dute uholde, lehorte edo urakanen aurka babesteko oinarrizko aseguru-produkturik. Gainera, ez dituzte nekazaritza eta merkataritzako metodo berriak ezagutzen. Horrela, sarritan, lehia bidegabea ematen da eragile komertzialen aldetik.
Horrez gain, askotan, landa-herrixkak finantza-entitate gehienen gotorleku diren hiri handietatik oso urrun kokatzen dira. Egoera horrek are gehiago zailtzen du kredituaren aukera.
Hegoaldeko herrialde askotan nekazaritza da landa-ingurunetan gauza daitekeen jarduera ekonomiko bakarrenetarikoa. Gainera, funtzio garrantzitsua betetzen du txirotasunaren aurkako borrokan eta elikadura-segurtasunaren alde.
Horregatik, Oikocredit kooperatibak mikrofinantzak ematen dituzten tokiko erakundeak finantzatzen ditu landa-ingurunetan eta baita ekoizleen erakundeak ere, esate baterako, nekazaritza arloko kooperatibak, tokiko ekonomiaren eta komunitateen garapena ahalbidetzen dutenak.