Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Ekuadorreko hegoaldeko kafe organikoaren ekoizleei laguntzea

Ekuadorreko hegoaldeko kafe organikoaren ekoizleei laguntzea

asteazkena, 27 de iraila de 2017

«Organikoa izatea ez da bakarrik idatzizko ziurtagiri bat izatea; jarrera bat da. Gure bihotzetan dago. Nekazariok aukeratu dugu ongarririk ez erabiltzea, dena kaltetzen baitute» esan du Miguel Mosquerak, bere kafe-landareen ondoan dabilen bitartean. Bere plantazioan erleen burrunba handiak adierazten die bisitariei laborantza-metodo organikoak erabiltzen direla lursail horretan.

Miguel Ekuadorreko hegoaldean dagoen Loja probintziako kafe-ekoizle bat da. Horrez gain, APECAEL kooperatibako kidea da; kooperatiba FAPECAFESen dago: eskualdeko kafe-ekoizleen elkarteei laguntzen dien eta Oikocrediten bazkide den federazio bat. Produkzio organikoari buruz duten iritziek iradokitzen dute bertako nekazari askok ondo erantzuten dietela bertako ekoizleen artean nekazaritza-teknika organikoak sustatzeko federazioa egiten ari den ahaleginari.

FAPECAFESeko kide diren nekazari guztiek nekazaritza organikoko ziurtagiria daukate. 2003az geroztik, FLOren (Fair Trade Labelling Organisation) ziurtagiria dauka federazioak; horrek bermatzen du ekoizle txikiek produzitzen dituztela beraren produktuak, eta bidezko merkataritzako primak eskuratzen dituztela.

FAPECAFESen funtzioa

Oikocrediten bazkide den FAPECAFES federazioak kide ekoizleekin lankidetza estuan jarduten duten bost kooperatiba biltzen ditu. Ekuadorreko hegoaldeko 3 probintziatako (Loja, El Oro eta Zamora Chinchipe) 1.200 ekoizle txikik landatutako kafe organikoa merkaturatzen du bidezko merkataritzaren bidez, barneko zein nazioarteko merkatuetarako. FAPECAFESek laguntza teknikoa eskaintzen die ekoizleei, eta proiektu espezifikoak gauzatzen ditu gobernuko erakundeen laguntzaz (bertakoak zein atzerrikoak). FAPECAFESen bazkide diren ekoizleek onura ugari lortzen dituzte: prestakuntza, laguntza teknikoa eta prezio handiagoak beren produktuen truke, besteak beste.

FAPECAFESeko lehendakari Vinicio Martínez ekoizlea ere bada, eta urte luzeetan aholkularitza eskaini dio Migueli nekazaritza-teknika eta -jarduerei buruz, APECAELeko kideekin izan ohi dituen bileretan. Viniciok dioenez: «Elkarteak laguntzen du gure eta gu bezala egoera apalean dauden pertsonen ametsak gauzatzen. Ekoizle txikiak laguntzen ari dira aldaketa handiak egiten gizartean». FAPECAFESen prestakuntza eta laguntza teknikoa funtsezkoak dira ekoizleentzat, azpiegitura urriko eskualde horretan eta altuera handiko lursailetan, zeinetara iristea zaila izaten baita. Duela zenbait urte, kafeondoaren hostoko herdoila izurri-mailara iritsi eta Latinoamerika osoko landaketetan triskantza egin zuenean, FAPECAFESeko nekazariei haziak eman zizkieten kafe-barietate berriak landatzeko, baita makina berrien dohaintza egin ere.

Funtsezko laguntza

Oikocreditek 2011tik eman dituen kreditu-lineak funtsezkoak dira, horiei esker FAPECAFESek unean bertan ordain badiezaieke nekazariei beren produkzioa ematean. Finantzaketa hori ezean, nekazariek bitartekariei saldu beharko liekete beren produkzioa, Vinicio Martínez FAPECAFESeko lehendakariak azaldu duenez: «Oikocredit egon ezean, nekazariek merkatari bitartekariei saldu beharko zieketen beren produkzioa, horiek baitute unean bertan ordaintzeko dirua. Bitartekari horiek, baina, irabazien zati handi bat hartzen dute beretzat». Miguel Mosquera ekoizleak gehitu du: «Oikocreditek bizia salbatu zigun, dirua baitugu behar dugun unean. Bihotzez eskertzen dugu».

Europan zeharreko Oikocrediten bira ibiltaria FAPECAFESekin

FAPECAFESeko lehendakari Vinicio Martínezek eta kalitate-kontrolatzaile José Apolok Europako zenbait hiritara bidaiatuko dute urrian Oikocrediten bira ibiltariaren barruan FAPECAFESen lana erakusteko.

Animatzen al zara parte hartzera bira ibiltariko ekitaldiren batean eta horrela gehiago ikasi bazkide honi buruz eta Ekuadorreko kafe organikoaren ekoizleei ematen dien laguntzari buruz? Gainera, parte hartzaileek kafe-kikarakada goxo-goxo bat dastatu ahal izango dute, Josék berak prestatuta.

Gehiago irakurri ekitaldiei buruz

« Atzera