Te-plantazioak eraldatzea eta India iparraldeko pertsonen bizitzan eragitea [1. zatia]
India iparraldeko mendien barren-barrenean dago Darjeeling, jatorrizko terik onenak ekoizteagatik ezaguna den eskualdea. Darjeeling tearekin kea darion kikara bikaina edateko aukera daukagu te-plantazioetan lan egiten duten milaka pertsonei esker.
Plantazioetako jabeek langileak mantendu eta haien oinarrizko premiak ase behar dituzte, hala nola janaria, ura, gutxieneko soldata eta beste gauza batzuk. Langile askoren bizitzak plantazio horien mende daude, eta aurrera egitea lortzen ez dutenean, oso maiz, jabeek bertan behera utzi eta langileak eta haien familiak ezer gabe uzten dituzte.
Porrot egin duten plantazioen ondorio kaltegarriak zuzentzea
Erronka horien atzean, Darjeeling Organic Tea Estates Private Limited (DOTEPL) delakoak te-ekoizpena zabaldu du Darjeeling hirian bertan behera utzitako plantazioak eskuratuz eta berrituz. DOTEPL entitateak arrakasta izan du lehenengo plantazioa erosi zuenetik, Ambootia, nazioartean oso ospetsua dena kalitate oso oneko tea edukitzeagatik. Hain zuzen ere, plantazio horretako tea hain ezaguna egin da, ezen DOTEPL enpresak The Ambootia Tea Group markarekin lan egiten duen. Azken 12 urteetan, familia-enpresak Darjeeling hirian dauden 87 plantetatik 15 erosi ditu, eta jendea txunditzen jarraitzen dute te-produktu gozo-gozoekin.
DOTEPL Darjeeling hirian aurrerapauso oso garrantzitsuak ematen ari da tearen kalitate onari dagokionez, baina, horrez gain, langileen eta haien familien bizitzak eraldatzen ari da. Izan ere, langileek laguntza edukitzea eta bidezko ordainsariak jasotzea lehentasun bat da. Nahiz eta askorentzat arrunta izan, DOTEPL enpresa benetan garrantzitsua da Indian, non munduko beste edozein herrialdetan baino pertsona gehiago bizi diren esklabotasunaren mende (18 milioi baino gehiago).
Gutxieneko soldata, etxebizitza eta jatekoa izateaz gain, langileek erregaia, babesteko arropa, neguko tapakiak eta oinarrizko tratamendu medikoa jasotzen dituzten doan. Bestalde, esnea haurrak elikatzeko programaren bitartez banatzen da doan, eta haur guztien dute lehen mailako doako hezkuntza izateko eskubidea. Gainera, gizarte segurantzak aurreikuspen- eta pentsio-funtsak barne hartzen ditu, bai eta gehigarriak ordaintzea eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzea ere.
Elkarte iraunkor bat Darjeeling hirian eragina izateko
Bharat Khemka DOTEPLko ondoko finantza zuzendari eta lehendakariak azaldu zuen Oikocreditek ekimen horren alde egin zuela kapital-inbestitzaileetako bat izatera pasa zenean: «Funtsak erabili ditugu zailtasunak zituzten plantazioak eskuratzeko, abandonatuta eta errekan zeudenak, alegia», adierazi zuen. «Milaka pertsona zeuden egoera larrian. Ez ziren oinarrizko ordainsariak ordaintzen, etxeak hondatuta zituzten eta ezin zuten bizitza arrunt bat eduki. Oikocrediten laguntzarekin plantazio horiek erosi ahal izan genituen, eta une honetan lanean ari gara enpresa errentagarriak izan daitezen lortzeko».
Oikocreditek DOTEPLrekin lan egin nahi zuen, eta enpresarekin sozietate bat eratu zuen 2013. urtean. Izan ere, plantazioak birgaitzeko, langileak laguntzeko, tokiko ekoizleekin lan egiteko eta bitarteko ekologiko hobeagoak lortzeko asmo argia zuen. 2016. urtean, Oikocreditek DOTEPL finantzatu zuen beste kapital-inbertsio batekin eta bertan behera geratutako te-plantazioak berreskuratzen laguntzeko asmoz.
Plantazio guztietan te organikoa lantzen da, eta Darjeeling hirian DOTEPLko plantazioetan plantazioetako zuhaitz zaharrenen haziak erabiltzen dira bakarrik. Era horretan, te-zuhaixken kalitatea eta indarra hobetzen da; izan ere, genetika bera dute eta landareari elikatzen laguntzen dioten sustrai askoz ere luzeagoak. Hori oinarri-oinarrizkoa da lehorteak dauden sasoi zailetan. Plantazioak teknika biodinamikoen arabera lantzen dira, eta lurreko energia erabiltzen da lurzoruaren eta landareen osasuna hobetzeko.
Anil Bansal DOTEPLko zuzendaria da eta 15 te-plantazio zaintzen ditu Darjeeling-en. Azaldu digunaren arabera, eskarmentua oso garrantzitsua da kalitate oneko tea hazteko orduan, baina plantazioak berpizteko ezinbestekoa da energia asko eta ideia berriak dituzten pertsonak alboan edukitzea.
Plantazioen eraldaketari eta langileek konfiantza berreskuratzeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hementxe daukazu gure bazkide den erakundearen historiaren 2. zatia.