Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek berreraikuntza babesten jarraitzen du eta Ekuadorren eragindako kakao-ekoizleak berriro finantzatzen ditu.

Oikocreditek berreraikuntza babesten jarraitzen du eta Ekuadorren eragindako kakao-ekoizleak berriro finantzatzen ditu.

forta-ec-02.jpgastelehena, 19 de abendua de 2016

2016ko apirilean, 7,8 magnitudeko lurrikara batek, Ekuadorren, kostaldean bizi diren komunitateei eragin zien; han, Fortaleza del Valle eta FONMSEAM bidezko merkataritzako elkarte kakao-ekoizleek jarduten dute.

Oikocrediten mikrofinantzen beste kide batzuek ere lurrikararen eragina jasan zuten arren, kakao-elkarte bi horiek jaso zuten kalterik handiena. Oikocreditek azkar erantzun zion hondamendirako laguntza emateko erronkari eta sorospen-funtsak eman zizkien Fortalezari eta FONMSEAMi, Lorena Torresekin, Oikocrediten Ekuadorreko herrialde-kudeatzailearekin, egindako elkarrizketan azaldu zen moduan.

Lurrikara eta bederatzi hilabete geroago, lan ugari geratzen da egiteke oraindik. 8.800 pertsona baino gehiago oraindik dendetan eta behin-behineko aterpeetan bizi dira, urik eta saneamendurik gabe. Oikocreditek berreraikuntza-lana babesten jarraitzen du bi elkarteetan, FONMSEAMek iaz Oikocrediten kidea izateari utzi zion arren, abuztuan Oikocrediten kreditu-lerroa itzuli ostean.

Berregituraketa eta berreraikuntza

Hondamendi-kasuetan laguntza eskaini ondoren, Oikocrediten herrialde-bulegoak kide bakoitzaren finantza-egoera ebaluatu zuen. Ondorioz, kreditu-lerroak itzultzeko datak luzatu zituen kideei suspertzeko denbora gehiago emate aldera. Era berean, Oikocreditek maileguaren luzapen-aldi osoan interesen ordainketa ezereztu zuen.

Gainera, Oikocreditek gaitasunak garatzeko ekimen bat hasi zuen Max Havelaar Suitzarekin, bidezko merkataritzako ziurtapeneko erakunde suitzarrarekin, hori ere Fortaleza del Valleren kide baita. Oikocreditek administratuta eta Max Havelaarren 23.000 €-ko dohaintza batez finantzatuta, programak 2017ko hasierarako bi biltegi hondatu berreraikitzea du helburu. Biltegiak Calcetan eta Quirogan daude kokatuta; han, Fortalezak kakaoa bildu eta prozesatzen du. Bi eraikinak konpontzea funtsezkoa da erakundeak bere ziurtapenei eusteko eta erosleentzat modu egokian kalitate oneko kakaoa ekoizten jarraitzeko.

Bai FONMSEAMek bai Fortalezak erosleek, gobernuek eta GKE-ek zuzendutako ekimen pribatuen laguntza gehigarria jaso zuten eraikinak eta instalazioak berreraikitzeko; hori oinarrizko zeregina izan da uzta-sasoi bizienean.

Harreman sendoagoa

Oikocrediten konpromisoak, lurrikararen ostean, kideekiko harremanak indartu eta sendotu zituen, kideok horrelako hondamendian eta horren ostean emandako laguntza gehigarria balioesten baitute.

Lurrikararen ostean nekazaritza eta mikrofinantzen kideei mailegu berriak emateaz gain, Oikocreditek aurreikusita dauka Ekuadorren 2017an hondamendiez kontzientziatzeko lantegiak egitea. Hondamendiei buruzko kontzientziazioa Oikocrediten ingurumen-politikaren printzipio garrantzitsua da eta funtsezkoa da Ekuadorren, herrialdea hondamendi naturalei emana baita.

Bideoa (lurrikara baino lehen)

« Atzera