Oikocreditek Boliviako Fie bankuan duen inbertsioa handitu du
Oikocreditek Fie bankuaren kapital sozialean egiten duen inbertsioa handitu du, bikoitza baino gehiago. Mikrofinantzen munduan, bankurik garrantzitsuenetako bat da. Gainera, Boliviako finantzaketa-inklusioarekiko konpromiso sendoa erakutsi du.
Oikocreditek 2012. urtetik laguntzen du Fie bankua. 14 urteko harreman honetan, Oikocreditek laguntza eman dio Fie bankuari, eta Latinoamerikan gehien errespetatzen den inklusiorako finantza-erakundeetako bat izatera iritsi da.
Oikocrediteko kapital inbertsioen arduraduna den Valeria Gelsi ibili da inbertsio hori kudeatzen, eta hauxe esan zuen: “Harro gaude, Fie bankuarekin dugun harremana sendotu ahal izan dugulako eta Bolibiako garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duen eta hainbeste errespetatzen den bankuari balioa gehitu diogulako. Finantza inklusiboen sektoreko kapitalaren inbertsioei begiratuz gero, argi dago Oikocrediten zorroa hazten ari dela, eta Fie bankuak ere bere tokia du bertan, beste erakunde batzuekin batera, hala nola Paraguaiko Visión Banco, El Salvadorreko Enlace edo Indiako Fusion Microfinance”.
Fie bakuak 1985. urtean hasi zuen jarduera GKE gisa. Gizarte-eginkizun bat zuen, hau da, finantzaketa-zerbitzuak eskuratu ezin zituzten herritarren segmentuen finantza-eskaerak aintzat hartzea. Sortu zenetik, Fie bankuak Boliviako finantza-zerbitzuak demokratizatzea bultzatu du. 1998. urtean entitate arautua izatera iritsi zen, eta 2010. urtean banku-lizentzia jaso zuen.
Gaur egun, zerbitzu guztiak dituen banku bat da, eta Bolivian finantzaketa-inklusioa sustatzearekiko konpromisoa dauka oraindik ere. www.bancofie.com.bo
Fie bankuak 1.200 milioi USDko maileguen zorroa kudeatzen du herrialdean, bai hirietan, bai landa-eremuetan. Bankuak nazioartean eta herrialdean bertan sari ugari irabazi ditu mikrokredituen zerbitzuengatik, gardentasunagatik, gizarte-jardueragatik eta irismenagatik. Fie bankuaren bezeroen ia erdia emakumeak dira, eta bankuko produktuen artean, ekintzaile txikientzako eta nekazaritza-negozioetarako mikrokredituen maileguak daude. Fie bankua, halaber, balioak dituen bankuaren aldeko aliantza globaleko kide da (GABV dira ingeleseko siglak).
Fie bankuaren bezero bat La Paz hirian: Betty Sebacollo. Bettyk zukuak saltzen ditu Rodríguez merkatuan.
Artxiboa > 2016 > azaroa
- 24/11 16/11/24, 12:00 - Oikocreditek Boliviako Fie bankuan duen inbertsioa handitu du
- 23/11 16/11/23, 12:00 - Oikocredit, Triodos Investment Management eta Fidosa entitateek energia hidroelektrikoan inbertitu dute Guatemalan
- 22/11 16/11/22, 00:55 - Aurrezki-kutxen desagerpena: arrazoiak eta ondorioak
- 08/11 16/11/8, 11:00 - Ruandako kafe-sektoreari, hazten ari dena, ematen zaion laguntzari buruzko bideoa
- 07/11 16/11/7, 11:00 - Eztiaren eta intxaurren bertako ekoizleei laguntzea
- 07/11 16/11/7, 11:00 - Mania landatuz landa eremuetako pertsonen bizi- kalitatea hobetzea
- 03/11 16/11/3, 11:00 - Berriz ernetzen hasi den basamortuko lurra