Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Darjeeling-eko plantazio ekologikoak

Darjeeling-eko plantazio ekologikoak

ambootia.jpg27 urtarrila | 2014

Oikocreditek 1978. urtetik Indian egiten du lan, kapital inbertsioak egiten ditu eta herrialde osoko enpresa sozial ugariri kapitala eskaintzen die. Egin berri duen kapital-inbertsioetako bat Darjeeling Organic Tea Estates Private Ltd enpresan egindakoa da, bere plantazio nagusiagatik ezaguna: Ambootia. Sanjay Bansal-ek zuzentzen duen familia-enpresa bat da eta bertan tea ekoizten dute. Darjeeling eskualdeko bigarren ekoizlerik handiena da eta Demeter biodinamika ziurtagiria duen munduko te ekoizlerik handiena. Gizartean zein ingurumenean duen eragin esanguratsuagatik da ezaguna.

Darjeeling marka bere produktuen zapore bakanagatik eta kalitate bikainagatik da ezaguna; baina, azken hamarkadetan ez da ongi erabili izan, izan ere, enpresa atzerritar askok, Darjeeling tea saltzen zutela ziurtatzen zuten, baina beste te batzuekin egindako nahasketak baino ez zituzten saltzen. Darjeeling Tea Erakundeak, Sanjay buru zelarik, jo eta ke egin du lan Darjeeling eskualdean ekoizten diren teak “adierazte geografikoa” (AG) ziurtagiria lor zezaten. Gaur egun, Munduko Merkataritza Elkarteak Darjeelin markak ekoiztutako te guztia aintzatesten du eta konkurrentzia desleialetik babesten du. 2004. urtetan, Darjeeling tea Indiako AGdun lehen produktu gisa erregistratu zen eta 2011n Europar Batasuneko “adierazte geografiko babestu” gisa izen eman zuen. Darjeeling tearen alde egindako aurrerapauso garrantzitsuei esker, bere kalitate onagatik saritua izateko aukera du.


Tearen prezio igoera horri esker, Ambootiak bere arrakasta handitzeko eta lursail berriak bereganatzeko aukera izan zuen; abandonatutako lursailak batik bat, zeintzuetan langileen bizi baldintzak txarrak ziren eta te zuhaixken eta lurraren egoera nahiko eskasa zen. Gaurko egunean, Ambootiako hamaika lursailetan te organikoa ekoizten da. Gainera, enpresak lursail berrietan nekazaritza sistema organiko eta biodinamikoak abiarazi nahi ditu. Horri esker, irabaziek gora egingo dute eta lortutakoa hori langile, plantazio eta ingurumenean inbertituko da.


Ambootiak ia 6.000 langile ditu eta guztira 39.000 bat pertsonari egiten dio mesede. Lursail asko hain daude urrun, ezen lursailetan bertan zein iguruko eremuetan komunitate eta herriak sortu diren. Te lursailetako langile askoren diru-sarrerak eskudirutan ordaindutako soldatek osatzen dituzte baina beste zenbait abantaila ere dituzte, hala nola, familientzako ostatua doan, hezkuntza doan, osasun baldintza hobeak, eta bigarren mailako elikagaiak. Ambootiak lansari justu eta lehiakorrak eskaintzen ditu, baita haurrentzako nutrizio programa bat, etxebizitza hobeak, langileentzeko osasun eta hezkuntza zerbitzuak eta orobat, ordainsaririk jasotzen ez duten langileen ordainketa atzeratuak deuseztatzen ditu.


Ingurumenaren irankortasuna Ambotiaren lehentasun bat da eta mundu mailako zenbait egiaztapen erakundek horrekin bat egiten dute, esaterako, Demeter, Fair Trade eta Bio-Suisse. Ambootiak lurraren erabilera arduratsuaz kezkatzen da, plantazio estrategikoaz, eta tearen zapore naturalak eta osasun-onurak mantentzen dituzten drainatze sistemetaz ere. Karbono igorpenak murrizteko helburuarekin, Ambootiak honako hauek erabiltzen ditu: plantazioetan izurrite kontrolatzeko bertako belarrez sortutako sistema bat, lursailetan naturalki sortutako ongarria, ureztatzeko eskualdeko ur iturrriak eta energia berriztagarria.


Oikocrediten kapital-inbertsioen lantaldeko kideek te lursailak bisitatu zituzten, enpresak eskualdean sortzen zuen eragina pertsonalki ikusi ahal izateko. Alexander Remy Nazioarteko Oikocrediten inbertsio-ofiziala te landareen kalitatea eta Ambootiak ingurumenaren alde egiten zuen lana ikustean hunkitu zen gehien. “Ambootiak eskualdean tearen industria eraldatzeko aurre hartu du eta esaten duena betez eredu bihurtu da: plantazioetan bizi diren komunitateei tratamendu hobea eskaintzen die eta kalitate bikaineko teak sortzen saiatzen da” esan zuen Alexanderrek.


2013ko ekainean, Ambootiak lursail gehiago erosteko behar beste kapital biltzea lortu zuen eta horrek helburu bakarra zuen, Darjeelinga ekoizteko gaitasuna zabaltzea. Behin enpresaren sendotasuna eta ingurumen zein gizartearen iraunkortasunerekiko konpromisoa ikusita, Oikocreditek Darjeeling Organic Tea Estates Private Ltd-n 3 milioi euroko inbertsioa egitea erabaki zuen eta modu horretan partaidetza minoritario bat eskuratu zuen.


Enpresak dituen te marka ezagunenetako batzuk, Ambootiako lursaileta ereiten dira, Happy Valley, Monteviot, Moondakotee, Nurbong, Nagri eta Chongtong lursailetan. Nahi izanez gero, te denda espezializatuetan eta munduko supermerkatu organikotan eros daitezke.

« Atrás