Finantza-hezkuntzari buruzko proiektuak
2018. urtean, Fiare elkarte, Koop57 Eh, Economistas sin fronteras edo Elkarcreditekin batera, gizartea eraldatzeko hezkuntza-proiektuak diseinatzearen aldeko apustu sendoa egin genuen. Helburua iraunkortasunaren, etikaren eta elkartasunaren printzipioetan oinarrituta, Euskadiko ikastetxeetara finantzaren ikuspegitik hezteko modua hurbiltzea zen.
Ildo horretatik, Nazioarteko Kooperazioaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Donostiako Udalaren finantzaketari esker, 2019. eta 2020. urteetan jarduera ugari egingo ditugu eta euren berri gure web orrian eta gizarte-sareetan izango duzue.
Indar berri hauekin ikastetxeetan lan gehiago egiteko aukera izango dugu, bereziki Gipuzkoan. Hezkuntza-esperientzia pilotuak sortuko ditugu eta etorkizunean Euskadiko edo bestelako lurraldeetako ikastetxeek gara ditzakete.
Horrekin batera, helburu bat lortzeke Finantza Etikoetan eta Hautazkoetan Hezkuntzaren Euskal Sarea sendotzea da. Horretarako, gizarte sareetan profilak (twitter [link] eta Facebook [link]) sortu ditugu eta proiektuen berezko informazioa emateaz gain, finantza-hezkuntzaren arloan esperientzia arrakastatsuak partekatuko dira.
Jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu eta, garrantzitsuagoa dena, gustatuko litzaiguke informazioa zabaltzea, “gustuko dut” bakoitzeko finantza etikoak indartzen baititugu.