Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

2017 urte fiskaleko prentsa-oharra

2017 urte fiskaleko prentsa-oharra

26 apirila | 2018

Oikocreditek bere urteko emaitzak iragarri ditu eta bere inpaktu soziala handitzeko estrategia hobetu bat aurkeztu du

2018ko apirilaren 11, Amersfoort, Herbehereak – Oikocreditek, inpaktu soziala duen inbertsore eta mundu mailako kooperatibak, gaur argitaratu ditu 2017anizandako emaitzak. Oikocreditek bere asmoa betetzen jarraitzen du, diru-sarrera gutxi dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, finantzazioa eta gaitasun-garapena eskaintzen baitie finantza inklusiboen, nekazaritzaren eta energia berriztagarrien sektoreetan jarduten duten 747 erakunde bazkideri.

 

Kalitate handiko zorroa, kanpoko erronkak erronka

 

Kooperatibaren urteko emaitza orokorra da 18,4 euroko saldo positiboa, 2016an lortutako emaitza baino baxuagoa (29 milioi euro).Oikocrediten emaitzetan eragin handia izan du euroa Estatu Batuetako dolarra eta lotutako beste moneta batzuk baino gehiago indartzeak.Aldi berean, kanbio-tasa negatiboaren emaitzei hein handi batean aurre egin zaie kanbio-arrisku horiei aurre egiteko sortutako barne-funts batekin.Mundu mailako interes-tasa baxuek ere eragina izan dute Oikocrediten kreditu-jardueratik datozen diru-sarrera txikietan.

 

Kooperatibak pozez egiaztatu du energia berriztagarrien alor berria % 23,4 hazi zela (49,1 milioi euro), zorro orokorraren % 5 bihurtu arte.Gaur egun, nekazaritzazorroaren % 15 da (147,4 milioi euro) eta finantza inklusiboak, mikrofinantzak barne (754,8 milioi euro), zorroaren zati handiena dira (% 76,9).Dena den, kooperatibaren garapen orokorra finantzatzeko zorroa % 6,3 jaitsi zen, 981,7 milioi euroraino.Euroa indartzearen ondorioa izan zen zorroa jaitsi izana; izan ere, zorroaren zati handiena dolar estatubatuarretan edo hari lotutako tokiko monetetan ordaintzen da.

 

Horrez gain, Oikocreditek neurriak hartu ditu bere garapena finantzatzeko zorroaren kalitatea hobetzeko, eta indartu egin ditu arriskuen arteko oreka, itzulkin soziala eta itzulkin finantzarioa.Ondorioz, arriskuan dagoen zorroa (mugaeguneratutako 90 egun baino gehiagoko ordainketak dituen kreditu-zorroaren ehunekoa) baxu mantendu da, % 4,6 (2016: % 4,5).

 

Kreditu-zorroa mantendu zen arren, inbertsio-zorroa % 16,9 hazi zen, eta gaur egun zorroaren % 13,6 hartzen du, kooperatibak 2021erako zorroaren % 15era iristeko duen helburuari jarraikiz.

 

Oikocreditek elkarte bazkide kopuru bikoitza babestu du (100 2017an, 45 2016an) nekazaritzako, finantza-zerbitzuetako eta bezeroen emaitzen gaitasunak garatzeko programen bidez.Programa horietako inbertsioak % 53 hazi ziren, eta 845.500 eurora iritsi ziren.

 

Kapital-sarrera sendoa, inbertsiogile oinarri handiagoa

 

Oikocrediten mailegatu daitezkeen funtsen sarrera garbia hazi egin da 117,4 milioi eurora iritsi arte (94,3 izan ziren 2018an), aurreikusi zen moduan.Gainera, kooperatibako kideen kapitalak gainditu egin du mila milioiko muga (1012,4 milioi euro).Kideei eta babes-elkarteei esker, kooperatibaren sarrera-sareak 2000 gehiago ditu: 56.000 inbertsiogilera iritsi zen, gutxi gorabehera.

 

Emaitza finantzarioei erreparatuta, Oikocrediteko zuzendaritza-kontseiluak ekainean egingo den asanblea orokorrari gomendatuko dio 2017rako % 1eko dibidendua banatzeka.

 

Inpaktu soziala handitzeko estrategia hobetua

 

Ahalik eta inpaktu sozial handiena lortzeko, kooperatibak bere estrategia eguneratu zuen 2017an, eta helburu adierazpen berri bat zehaztu zuen.

 

ThosGieskesek, Oikocrediteko zuzendari exekutiboak, honako hau adierazi du:«Oikocredit sortzeko ideia duela 50 urte sortu zen.Harro gaude garapena finantzatzeko erakunde aitzindari gisa egin dugun ibilbideaz, 1.800 bazkidetik gora babestu baititugu 3.300 milioi eurorekin kooperatiba 1975ean ofizialki fundatu zenetik».

 

«Dena dela, gure inguruko mundua aldatzen ari da, eta gure estrategia moldatu beharrean gaude etorkizunean arrakasta izaten jarraitu nahi badugu.Gure helburuen adierazpenean gure etorkizuneko funtzioa zehaztu dugu: diru-sarrera txikiak dituzten pertsonentzako aldaketa sozialak bultzatuko dituen katalizadorea izatea, inpaktu soziala ahal beste handitzeko, eta, aldi berean, ingurumena babesteko eta bidezko itzulkin finantzarioak sortzeko mundu mailako gure inbertsiogile oinarriarentzat».

 

Estrategia eguneratua 2018an jarriko da abian, eta Oikocrediten  jarduneko sektoreak eta merkatuak gehiago kontzentratzea ekarriko du.Horrez gain, konplexutasuna murriztea izango du xede, baita efizientzia handitzean ere, kooperatibaren prozesuak eta eredu operatiboa berrikusiz.Estrategiaren funtsa da antolatzeko gaitasunak, langileak eta sistemak indartzea.

 

Nabarmendutako emaitzak:

      1. Emaitza garbi kontsolidatua: 18,4 milioi euro
      2. Aktiboak guztira % 0,9 igo dira: 1.220 milioi eurora
      3. Garapena finantzatzeko zorroa murriztu da, % 6,3: 981,7 milioi eurora
      4. 100 bazkide, % 122,2ko hazkundea. Bazkideek gaitasunak hobetzeko programen onura jasoko dute, guztira 845.000 euro: % 72ko hazkundea 490.000 eurotik
      5. Mailegatu daitezkeen funtsen sarrera garbia: 117,4 milioi euro
      6. Proposatutako dibidendua: % 1
      7.  
      8. Xehetasun guztiak eskura daude www.oikocredit.coop/annual-report webgunean.

 

« Atrás