Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Boliviako bazkideen jarduerak indartu

Boliviako bazkideen jarduerak indartu

felix-foncom-bolivia-square.jpg2014ko uztaila 07, astelehena

Komunitatearen Funtsa (FONCOM) Boliviako mikrofinantza erakunde bat da, Oikocrediten laguntza jasotzen du eta Cochabamako hiriguneko eremuan biltzen diren eta batik bat diru-sarrera gutxi dituzten pertsonei zerbitzuak ematen dizkie. FONCOMEn bezero gehienek oso baliabide gutxirekin mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak sortzea lortu dute. FONCOMek maileguak emateaz gain, bezeroei finantza-zerbitzuak ere eskaintzen dizkie, hala nola, aurrezki produktuak, zerbitzuen faktura ordainketak eta diru-transferentziak. Horretaz gain, FONCOMek Bolivian dituen zazpi sukurtsaletan 160 pertsona baino gehiagori lana eman die.

2011. urtean FONCOMek argi zeukan gizarte jardueraren kudeaketa, zein arriskuen kudeaketa indartu behar zituela eta horrela, nahi zuen hedapena lortzeko aukera lortuko zuela. Gainera, finantza sistema ikuskatzen duen (Autoridad de Supervisión del Sistema Financiero ASFI) eta Boliviako banku, finantza eta baloreen erakunde arautzen dituen autoritateak, finantza erakundeei ekoizpen jarduetara zuzendutako mailegu kopurua handitzea eskatu zien, batez ere, nekazaritza sektorekoak. Hori dela eta, FONCOMek laguntza behar zuen eta 2012. urtean Oikocreditengana jo eta funtsezko lau eremutan laguntza eskatu zion.

Ekimen horien artean 200 enpresaburu berriri laguntza emateko programa bat sartu zen (irabazi-asmorik gabeko fundazio batekin batera); trebakuntza, enpresa-planifikazioa eta finantza zerbitzuak eskuratu ahal izatea eskaini zitzaien, izan ere, nahiko murritzak izan ohi dira merkatu horretan. Bigarren ekimena FONCOMeko langileentzat izan zen eta arriskuen kudeaketan oinarritu zen. Hirugarren ekimena nekazal mailegu-produktu bat garatzeko proba-proiektu bat izan zen. Produktu hori, gaur egun ekonomikoki gutxietsi egiten diren nekazaritza jarduerak garatzeko egiten da. Azkenik, laugarren ekimen bat ere badago, izan ere, Oikocreditek FONCOMen informazioa kudeatzeko sistemak informatizatzeko laguntza eman zion.

Jasotako laguntzari esker, FONCOMek bezero gehiago lortu ahal izan ditu, nekazariak batez ere, baina, enpresaburuei finantza-baliabide hobeak ere eskaini ahal izan dizkie. Félix Yucra Cárdenas mikromailegu-hartzaile eta enpresaburuak adibidez, mahai-futbolera jokatzeko mahaiak egiten dituen enpresa bat sortu du. Félixi lagun batek irakatsi zion ogibidea eta orduan jakin zuen mahai-futboleko mahaiak egitea zela bere pasioa. Hasieran batea, hasierako kapitalaren bila zebilenean bankuek ezetz esan zioten. Baina hori, FONCOMera joan aurretik gertatu zitzaion, izan ere, ondoren, entzun egin zuten eta lantegia handitzeko laguntza eman zioten. Egun Félixek 24 bat mahai egiten ditu hilabetero eta hainbat langile ditu lantegian, hala nola, asko laguntzen dion emaztea. 

Baina Félix eredu bat baino ez da, zeinaren bidez FONCOMek enpresaburuei hasierako kapitala eta lana emanez ahaldundu egiten dituela ikus dezakegun. Oikocreditekin batera, FONCOMek nabarmenki handitu du bere arrisku eta gizarte jardueren kudeatzaile taldeen trebakuntza eta esperientzia, eta modu horretan, mikrofinantza erakundeei negozio planak ezartzen lagunduko diete. Oikocrediten laguntzari esker erakundeak nekazaritza proiektuak legezko baldkintzen arabera hedatu ahal izango ditu.

« Atzera