Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocredit kontinente guztietan!!!!

Oikocredit kontinente guztietan!!!!

Viviana and Zion.jpg2017ko abendua 07, osteguna

Katharina Welp komunikazio-ofiziala da Oikocrediti laguntza ematen dion elkarte batean, Alemaniako ipar-mendebaldean, Berlinen. Astebete egon zen, trukea egiten, Oikocrediten Amersfoort udalerrian, Herbehereetan, duen egoitza nagusian. Oikocrediteko eskualdeetako bulegoetako bi lankide ikusi zituen bertan; haiek ere trukea egiten ari ziren.

Zion Ramos (Oikocredit South East Asia proiektuko ofiziala, Manilan du egoitza, Filipinak) eta Viviana Cordero (Oikocredit Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Karibea,  San Josen du egoitza, Costa Rican). Katharinak elkarrizketa egin zien, eta haien bulego, zeregin eta erronkei buruz hitz egin zuten.

Katharina Welp: Zion eta Viviana, biok egiten duzuen lan Oikocrediten eskualdeko bulegoetarako. Zein dira zuen zeregin eta egiteko nagusiak?

Zion Ramos: zorroa kudeatzeaz arduratzen naiz Vietnam eta Indonesian. Proiektuen ofiziala naiz, eta proiektu guztiak beharrezkoa den arretarekin ebaluatu eta garatzen ditut. Beste erantzukizun bat proiektuak kontrolatzea da, bai eta dagokien herrialdeetan maileguak eman daitezen erraztea ere. Hori guztia ez dut bakarrik egiten, eskualdeko lankideen laguntza jasotzen baitut, eta eskarmentu handia dute beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen eta beste administrazio-lan batzuk egiten. Eskualdeko zuzendariari eta eskualdeetako zuzendariondokoari guztiaren berri ematen diet, haiek arduratzen baitira eskualdeetako eragiketa guztiak ikuskatzeaz.

KW: Zenbat bazkide dituzu orain?

VC: Gure eskualdean 136 bazkide ditugu zortzi herrialdetan. Gure eskualdeko bi herrialde (Guatemala eta Nikaragua) Oikocrediten kapitala duten 10 herrialde nagusien artean daude (2016ko urteko txostena).

ZR: 48 bazkide ditugu Asiako hego-ekialdean. Gehienak Filipinetan daude, bi Vietnamen eta bost Indonesian.

KW: Zein dira zuen eskualdeetako sektore nagusiak?

ZR: Asiako hego-ekialdeko eskualdeko bulegoa Manilan dago, baina, hala ere, Kanbodian beste bulego bat dugu, Phnom Penh hirian. Proiektu gehienak mikrofinantzei eta beste finantza-zerbitzu batzuei daude lotuta.

VC: Gure bazkide gehienak mikrofinantzen erakundeak eta kooperatibak dira. Hala ere, zorroa oso dibertsifikatuta dago eta nekazaritza, osasunaren zaintza, manufaktura eta energia berriztagarria barne hartzen ditu.

KW: Zuen eskualdeko bulegoetan aurten lortu duzuen arrakastaren bat azalduko al diguzue?

VC: Uste dut modu gero eta eraginkorragoan egiten dugula lan, eta gure eskualdeari dagozkion herrialdeei babesten diegu modu gero eta integratu batean. Adibidez, Mexikoko proiektuen ofizial bat Dominikar Errepublikako beste bati ematen dio laguntza, eta Guatemalako proiektuen ofizial batek, berriz, Nikaraguako lankideei laguntzen die bisiten eta proiektu espezifikoen monitoretzarekin. Nire lanean bertan, harreman hurbilagoa dut nazioarteko komunikazio-taldearekin, eta horrek asko laguntzen digu estrategian, eragiketan, merkatuko ikuspegian eta abarrean lerrokatuago egoten.

ZR: Ados nago, nire eskualdean ere gauza bera gertatzen da.

KW: Zenbat aldiz biltzen zarete bazkide batekin aurrez aurre?

ZR: Gutxienez, urtean behin, baina batzuetan baliteke urtean bi edo hiru aldiz biltzea, bazkide bakoitzarentzat zehaztutako premien arabera. Esaterako, proiektu berri bat badaukagu, baliteke zenbait informazio-premia izatea edo lekuan bertan zenbait kontu egiaztatu behar izatea. Horiek guztiek bisita bat egin beharra dakarte.

KW: Nolakoa da bazkideekin duzun harremana?

VC: Nire iritziz, Oikocredit berezia da herrialdean bertan gure bulegoen sarea dugulako eta merkatuak oso ondo ezagutzen dituzten pertsonak ditugulako. Adibidez, herrialdeetan dauden bulegoetako langileek oso urrun dauden bazkideak bisitatzen dituztenean, bazkideek argi ikusten dute haien premiek kezkatzen gaituztela. Gainera, gure bazkideek egunero aurre egin beharreko egoerak zein diren ulertzen laguntzen dio Oikocrediti. Horrela, laguntza hobeagoa emateko moduan gaude.

Gure lanak zentzua duela ikusten dugu bazkideren batek edo haren bezero batek esaten digunean Oikocredit benetan kezkatzen dela haiengatik. Harreman iraunkorrak dira emaitzarik onenak. Urteak igaro ahala hazten joan diren bazkide asko ikusi ditugu, eta horietako asko gurekin geratu dira.

ZR: Bazkideak asko estimatzen duten beste gauza bat gaitasunak sortzeko prestakuntza da, ikusten baitute gure laguntza ez bakarrik maileguetara mugatzen. Haien erakundeak hobetzea nahi dugula ikusten dute.

KW: Prestakuntza horren adibideren bat eman ahal didazu?

ZR: Iaz arriskuak kudeatzeko esparru-programa bat antolatu genuen bazkideentzat. Programaren xedea bazkideei laguntzea da, hau da, haien erakundeen barruan arriskuak kudeatzeko tresnak ezartzen laguntzea. Funtsean beren erakundeetan izan ditzaketen arriskuak identifikatzeko politikak garatzean datza, etorkizunean arrisku horiek maneiatzen proaktiboagoak izan daitezen eta ustekabeei aurre egiteko ekipamendu hobeagoa izan dezaten. Tresnak, hobeto trabatuta egoteaz gain, aukera ematen diete erakunde gisa sendoagoak izateko.

KW: Zein dira zure eskualdeko erronka nagusiak?

ZR: Merkatua gero eta lehiakorragoa da: mailegu-emaile gehiago daude, baina ez bakarrik mailegu-emaile sozialak, bai eta mailegu-tasa oso lehiakorrak eskain ditzaketen tokiko bankuak ere. Horrenbestez, eskualdean gure zorroa eratzea erronka bihurtzen da.

CV: Klima-aldaketa eta hondamendi naturalak izan dira azken urteetako erronka nagusietako batzuk.

KW: Duela gutxi Oikocreditek beste kanpaina bat kaleratu zuen Alemanian, eta Gutes Geld edo "Good Money", ingelesez, izena zuen. Zuretzat zer esan nahi dute Good Money hitzek Oikocrediti eta bazkideei buruz ari garenean?

VC: Niretzat dirua nondik datorren jakitea da, “inbestitzaile etikoak” edukitzeko bermea. Bazkide horiek aurrezkiak gizarte- eta ingurumen-eragina izango duten proiektuetan inbertitu nahi dute etekin hirukoitza lortzeko (dirua itzultzea, gizarteari lotutako etekina eta ingurumenari dagokiona, alegia).

KW: Eskerrik asko tarte hau eskaintzeagatik eta gure inbestitzaileei eskualdeetako zuen bulegoetan egiten duzuenaren berri emateagatik, bai eta eskualdeetan gure bazkideek dituzten ikuspuntuak helarazteagatik ere!

« Atzera