Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bidezko merkataritzako FAPECAFES kafea gozatu Europa guztian egingo ditugun ekitaldietan

Bidezko merkataritzako FAPECAFES kafea gozatu Europa guztian egingo ditugun ekitaldietan

2017ko iraila 26, asteartea

Ekuador hegoaldeko mendietan kokatuta dago Oikocrediten kide den FAPECAFES, bidezko merkataritzaren bidez nahiz kafe organikoa merkaturatuz beren kideen baldintzak hobetu nahi dituzten bost kooperatiba biltzen dituen erakundea.

FAPECAFESek estatuko zein nazioarteko merkatuarentzako kafea egiten duten 1.200 nekazari babesten ditu. Kalitate handiko produktuak eskaintzen ditu, merkatu-hobiko aniztasunarekin. Halaber, trebakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen die bere nekazariei; horretarako, gobernuko, tokiko eta nazioarteko erakundeen babesa dauka.

Oikocreditek FAPECAFES gonbidatu du haren esperientzia aurkez dezan urtero egiten den Europako roadshow-ean. Roadshow ekitaldien bitartez Oikocrediten interesa duten inbertitzaile eta beste alderdi batzuei erakusten zaie Oikocrediten finantzaketak eragin positiboa duela diru-sarrera txikiak dituzten mundu osoko pertsonen bizitzetan.

Aurten, gure roadshow-aren gaia bidezko merkataritzako kafea da, eta gai hori daukagunez FAPECAFES hautatu beharra dago zalantzarik gabe. Horrenbestez, Oikocreditek Vinicio Martínez eta José Apolo kooperatibako kideak gonbidatu zituen beren lana aurkez dezaten Espainian, Frantzian, Alemanian, Austrian eta Herbehereetan gauzatuko diren roadshow ekitaldietan. Ekitaldia urriaren 7an hasiko da Madrilen.

Gustu-kontua

Vinicio Martínez, FAPECAFESeko presidentea, erakundearen lanaz eta nekazaritza organikoari zein bidezko merkataritzari egindako babesaz arituko da; halaber, kafe-soroak dituztenen aukerak eta aurre egin beharreko erronkak izango ditu hizpide. Bestalde, José Apolok kalitate-kontrolatzaile gisa daukan esperientziaren berri emango du, eta kafe-dastaketaren konplexutasuna azaldu eta erakutsiko du. Horrez gain, barista-erakusketa egongo da Austria eta Alemaniako ekitaldietan; Andreas Felsenek eskainiko ditu, kafea txigortzen duen Quijote enpresa alemaneko sustatzaile eta FAPECAFESeko kide komertziala denak.

Oikocrediten ustez, nekazaritza landa-pobrezia murrizteko modurik eraginkorrenetako bat da, diru-sarrerak handitu eta ekoizle txikien elikadura-segurtasunaren estrategiak sendotzen baitira. Nekazaritza jasangarrian, hala nola FAPECAFESen, egindako inbertsioen bitartez Oikocreditek tokiko, eskualdeko eta nazioarteko merkatu lehiakorretan parte hartzeko aukera ematen die nekazariei. Zinez uste dugu eragin positiboa lortzeko modurik onena lursailaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alorretan ardazten diren nekazaritza-praktika jasangarriak baliatzea dela. (Ingelesez gehiago irakurri)

Esperientzia ezagutu nahi al duzu?

Jarraian aipatutako ekitaldiren batera etorri nahi baduzu, jar zaitez Oikocrediten tokiko babes-elkartearekin harremanetan eta informazio zehatzagoa emango dizute. Roadshow-a urriaren 7tik 20ra egingo da.

Ekitaldien laburpena:

10/07, larunbata, Madril
10/09, astelehena, Bartzelona
10/10, asteartea, Tolosa
10/11, asteazkena, Estrasburgo
10/12, osteguna, Stuttgart
10/13, ostirala, Viena
10/14, larunbata, Munich
10/16, astelehena, Leipzig
10/17, asteartea, Munster
10/18, asteazkena, Hanburgo
10/19, osteguna, Mainz
10/20, ostirala, Utrecht

« Atzera