Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Gizarte Jardunaren kudeaketa

Oikocredit kooperatibak tresna ugari erabiltzen ditu bere inpaktu soziala neurtu eta hobetzeko. Halaber, gure maileguak jasotzen dituzten erakundeei laguntza eskaintzen diegu, gizarte jardunaren kudeaketarako sistemak ere txerta ditzaten.

Inpaktu soziala neurtzea zaila da, baina ez ezinezkoa. Inpaktu hori neurtzeko, sustatzen ditugun erakundeen datuak pilatzen ditugu hainbat alderdirekin lotuta, esate baterako, baztertutako pertsonetara iristen diren ala ez ebaluatzen dugu, beren onuradunak identifikatzeko erabiltzen duten metodologia neurtzen dugu, beren iraunkortasuna, bezeroaren babeserako printzipioak betetzen dituzten ebaluatzen dugu, ingurumena zaintzen duten ikusten dugu eta eskaintzen dituzten produktu nahiz zerbitzuak ebaluatzen ditugu.

Oikocredit kooperatibak erakunde horiekin lan egiten du datuak pilatzeko eta horien gizarte jarduna ebaluatzeko eskuragarri dituzten tresnak erabiltzen laguntzeko. Hauek dira tresnak:

  • Ingurumen-, Gizarte- eta Gobernantza-ebaluaziorako galdetegia (ESG – Environmental, Social, Governance, ingelesez)
  • Txirotasun Amaieraren Indizea (PPI - Progress Out of Poverty Index, ingelesez)
  • Gizarte Jardunaren Adierazleak (SPI – Social Performance Indicators, ingelesez).

Gizarte Jarduna neurtzeko tresnei (ingelesez) buruzko informazio gehiago.

Sektoreko liderrak gizarte jardunaren kudeaketaren sustapenean

Oikocredit kooperatiba mikrofinantzetako sektorean liderra da. Hala, esparru horretan lan egiten duten erakundeekin kolaboratu du, gaur egun oso maiz erabiltzen diren tresnak zehaztu eta garatzeko. Gizarte jardunaren kudeaketari buruzko eztabaidetan aktiboki parte hartzen dugu. Eztabaida horietan, besteak beste, garapenerako finantza-sektoreko profesionalek, inbertitzaile sozialek eta mikrofinantza instituzioek ere parte hartzen dute.

Oikocredit kooperatibak partaidetza bizia du arlo horretako ekimen adierazgarrienetan.

Gizarte jardunaren kudeaketarekin lotutako gure kolaborazioei (ingelesez) buruzko informazio gehiago.