Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Laguntzea eta gaitzea

Oikocredit kooperatibaren jarduera nagusia finantzetara mugatzen den arren, sustatzen ditugun erakundeen trebetasunak garatzeko zenbait programa proposatzen dizkiegu, beren proiektuak eraginkortasun gehiagoz kudea ditzaten.

Sustatzen ditugun erakundeak, sarritan, finantza-erronkatik haratagoko desafioak gainditu behar izaten dituzte. Behar bezalako trebakuntza ez izatea, ezagutza eskasa izatea edo ziurtagiririk ez izatea arriskutsua izan daiteke erakundearen helburu sozial eta finantzarioei so.

Gure tokiko adituek zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzte, esate baterako, informazioa kudeatzeko sistemak hobetuz edo produktu berriak garatuz eta, are, gai sozial eta komertzialekin lotutako prestakuntza emanez. Oikocredit kooperatibako eskualdeko bulego bakoitzean Gizarte Jarduneko Arduradun bat dago, bere eskualdearen barnean trebetasunak garatzeko proiektuen jarraipena egiten duena.

Laguntza horri esker, gure inbertitzaileek espero duten berreskuratze soziala lortzen dute sustatzen ditugun erakundeak eta, aldi berean, gainditu beharreko arriskuak murriztu eta hobeto kudeatzea erdiesten dute.

Lehentasunak trebetasunak garatzeari dagokionez (prestakuntza eta laguntza teknikoa)

Azken urteetan Gizarte Jardunetako Kudeaketari buruzko hainbat hitzaldi, mintegi eta ikastaro antolatu edo gauzatu ditugu, horien baterako finantzaketan parte hartzeaz gain. Horietan mundu osoko mikrofinantza instituzio asko eta askok parte hartu dute.

Oikocredit kooperatibak nekazaritzaren sektorea ere babestu nahi du. Hori dela eta, zenbait baliabide trebetasunak garatzera bideratzen ditugu, landa- eta nekazari-komunitateetan balio erantsia sortze aldera.

Sustatzen ditugun bazkideei beharrizanei erantzun hobea emateko xedez, bost lehentasun zehaztu ditugu:

  • balio erantsi gehiago duten produktuen garapena
  • merkatu-azterketak eta posizionamendu estrategikoa
  • arriskuen kudeaketa eta gobernantza
  • gizarte Jardunaren kudeaketa
  • nekazaritza-produktuen balorizazio-kateak

Trebetasunak garatzeari buruzko informazio gehiago (ingelesez)