Oikocredit kooperatibak egitura deszentralizatua du, Amersfoort hirian (Holanda) duen nazioarteko bulegotik planetako hainbat lekutara hedatzen dena.
Maileguak emateko 33 bulego ditugu Hegoaldeko herrialdetan. Bulego horietan tokiko adituak ditugu lanean, babestutako erakundeekin (gure “proiektu-bazkideak”) zuzeneko harremanean.
Inbertsioak 31 laguntza-elkarteren eskutik bideratzen dira. Elkarte horietan pertsona ugarik lan egiten dute boluntarioki, 13 herrialde ezberdinetan. Espainiako Estatuan 3 laguntza-elkarte daude (Katalunia, Euskadi, Sevilla) eta boluntario talde bat ere Madrilen. Herrialde batzuetan, gainera, laguntza-bulego nazionalak daude.
Laguntza-elkarteak ez dira bazkideen inbertsioak bideratzera mugatzen. Aldi berean, kooperatibaren erabakietan parte hartzeko bidea dira.
Informazio gehiago (ingelesez) hemen: http://www.oikocredit.coop/organization