¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Banku zerbitzuak etorkizun hobeago baten alde

Banku zerbitzuak etorkizun hobeago baten alde

finance-trust-uganda.jpg2014ko octubre 10, viernes

Finance Trust Bank Ugandako mikrofinantza banku bat da, Oikocrediten bazkide da eta 1984. urtean sortu zen emakumeek finantza zerbitzuak eskura zitzaten.Bankua emakume talde batek sortu zuen, izan ere, haien ustez, Ugandako emakumeek ekonomikoki askoz ere abantaila gutxiago izatearen arrazoia finantza zerbitzuak eskura ez izatea zen. Egun, bankuak 200.000 bezero baino gehiago ditu, gehienbat emakumeak. Bankuaren historiari buruz eta duela 30 urtetik emakumeak ahalduntzen jarraitzeko duen ahalmenari buruz hitz egin genuen Annet Nakawunde Mulindwa Finance Trust Bank-eko zuzendari-exekutiboarekin.

Finance Trust mikrofinantza hornitzaile zaharrenetako bat da eta batik bat, emakumeentzako autolaguntza talde gisa sortu zen. Bankuaren historiari buruzko ikuspegi orokor bat ematerik bai? Zer eragin izan du urte guzti hauetan?

“Ugandan emakumeek finantza zerbitzuak eskuratzeko dituzten zailtasunak zirela eta, gure emakumezko kide fundatzaileek haien aurrezkiak batu zituzten emakume txiroei maileguak emateko. Urte eta urteetan, erakundea hazi egin da eta hainbat aldaketa jasan ditu gizonak ere bezero gisa onartuak izan daitezen. Hala ere, oraindik diru-sarrera baxu eta ertainak dituzten emakumeei finantza zerbitzuak eskaintzea da helburu nagusia. Emakumeak ahalduntzeko misioa mantentzen jarraitzeko, gutxienez bezeroen % 60 emakumeak izan behar direla kalkulatu dugu”.

Produktu ezberdin asko dituzue, hala nola, aurrezki kontuak eta hezkuntza maileguak. Nola garatzen dituzue produktu berriak?

“Lehenik eta behin, gure produktuak eskariaren araberakoak izan ohi dira. Gure bezeroek behar dutenari jartzen diogu arreta, nork behar dituen zer produktu eta zer mailegu baldintza. Bezeroen beharrak aurkitzeko eta ondo datorzkien produktuak garatu ahal izateko merkatua aztertzen dugu. Adibidez, haziak erosteko mailegu bat eskatzen duen nekazariak ezin izango du mailegua berehala itzuli, beraz, diru-itzultze baldintza malguak dituen mailegua eskaintzen diogu”.

Hutsetik garatu duzuen finantza produktu baten adibide bat ematerik bai?

“Bururatzen zaidan adibide bat ‘Mama safe’ (Ama seguru) aurrezki kontua da. Produktua emakumeek dituzten erronka guztiei aurre egiteko laguntza gisa sortu genuen. Ugandan osasun zerbitzua oso arlo garrantzitsua da, izan ere, emakumeek erditzeko toki seguru bat behar dute. Hori dela eta, aurrezkiak, kreditua eta aseguruak biltzen dituen produktu bat garatu genuen. Osasun-aseguruagatik urtero 150$ ordaindu behar zaizkio aseguru-konpainiari ordainketa bakarrean. Baina, emakume askok aseguru-konpainiari guzti hori epe bakarrean ezin ziotela ordaindu konturatu ginen. Horregatik, 150$eko mailegu bat sortu genuen, emakumeek asegurua ordaintzeko aukera izan zezaten eta ondoren, zenbatekoa pixkanaka-pixkanaka urtearen igarotzearekin ordaindu zezaten”.

Neska gazteentzako aurrezki produktu bereziak ere badituzue, zergatik da garrantzitsua horrelako produktu bat eskaintzea?

“Ugandan, neska gazteen haurdunaldi tasa eta sexu-biolentzia oso altuak dira. Neska askok eskola ikasketak amaitu aurretik uzten dute. Oso arrunta da neskatxak 12 urterekin ezkontzea edota 14 urterekin seme-alabak izatea. Guzti hori ikusita, neskatxa gazteak zaintzeko produktu bat sortu genuen, desafioei behar den moduan aurre egiteko baliabide gisa eskaintzen dugu. 10 eta 18 urte bitarteko 5.000 neska ditugu bezero gisa. Gure sukurtsaletako erakus-mahaietan plataformak ditugu neskek langileen maila berean hitz egin dezaten. Neskei ez diegu mailegurik ematen, aurrezki kontuak baino ez dizkiegu ematen. Oinarrizko finantzei, osasun gaiei eta ekintzailetzari buruzko trebakuntza eskaintzen diegu. Gainera, neskak urtean behin hitzaldi batera eramaten saiatzen gara.

 

Finance Trust Bank Oikocrediten bazkide izan da 2004tik.

« Atzera