¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Afrikako landa-eremuetara heltzea

Afrikako landa-eremuetara heltzea

adama-thiaw.jpg2014ko abril 22, martes

Azken urteotan, Oikocreditek Afrika inbertsio estrategikoa egiteko eremuetako bat dela erabaki du. Gaur egun, 70 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu hango hainbat sektoretan eta datozen urteetan hedatzen jarraitzeko asmoa du. Hala ere, nekazal-enpresak eta mikrofinantza erakundeak finantzatzea Oikocreditek duen mailegu-zorroaren funtsezko egiteko bat izango da oraindik. Afrikar kontinenteko mikrofinantza erakundeek funtsezko egiteko bat betetzen dute, izan ere, ohiko banku entitaterik ez edota presentzia gutxi duten landa-eremuetan bizi diren mikro mailegu-emaile askori finantza zerbitzuetara heltzeko aukera ematen diete.

Oikocreditek hainbat erakunderi ematen die laguntza, hala nola, Union des Mutuelles du Partenariat pour la Mobilisation de l’Epargne et du Crédit au Senegal (UM-PAMECAS), Senegaleko mikrofinanatza kooperatiba den erakundea honek, orokorrean, banku-sektoretik at geratzen diren landa-eremuetako eta diru-sarrera gutxiko etxeei finantziazioa eskaintzen die. Senegaleko biztanleriaren % 75ek nekazaritza sektorean lan egiten duen arren, herrialdeko landa-eremu askotan, oraindik ere ez dute argindarrik, edateko urik, laborantza-tresneriarik, ureztatze sistemarik edota finantziaziorik. 13 milioi biztanleko herrialdearen erdia gutxi gorabehera pobrezia-atalasearen azpitik bizi da.


UM-PAMECAS 1995. urtean sortu zen eta hasiera batean aurrezki eta mailegu kooperatiba txikiei laguntza emateko nazioarteko programa gisa sortu zen. UM-PAMECAS 2000. urtean instituzionalizatu egin zen eta ordutik, hazi eta hazi egin da, Senegaleko bigarren mikrofinantza erakunde bihurtu den arte. Batik bat nekazariak, merkatari txikiak, mikroenpresaburuak eta enpresa txiki zein ertainak dira onuradunak. Gaur egun, mikrofinantza erakundeak, 500.000 kide eta bezero baino gehiagori aurrezki eta mailegu produktuak eskaintzen dizkie; 500 lanpostu baino gehiago sortu ditu eta erdia emakumeek hartzen dute.

Adama Thiaw lursailean. Argazkia: Jan Groenewold

UM-PAMECASek 65 saltoki baino gehiago ditu, gehienak landa-eremuetan edo oso urrutiko tokietan daude kokatuta eta horrek Senegaleko beste mikrofinantza erakundeetatik bestelako egiten du. Ezberdintasun izugarria suposatzen du UM-PAMECASen bezero diren eta Thiès departamentuko urrutiko herrixketan bizi diren nekazarientzat eta horren adibide dugu Adama Thiaw. Adamak hiru hektarea inguruko lur saila du eta bertan tomateak, piperrak, kipulak, azaburuak, anakardoak eta beste fruitu eta barazki asko ereiten ditu. Herrixkatik hurbil dagoen bulegoan lortu zuen Aldamak ureztatze sistema, emankortzaileak eta haziak erosteko erabili zuen mailegua. Adamak maileguari esker negozioa handitzeko aukera izan zuela dio. “Gero, bigarren mailegua eskatu nuen animaliak eta bazka erosteko eta orain, landetxean laguntzen nauten bost langile ditut”.

« Atzera