2020rako finantza-emaitzek erresilientzia eta elkartasuna islatzen dituzte
Gaur, Oikocreditek 2020ko finantza emaitzak iragarri ditu. Covid-19ren ondorioek Oikocrediten diru-sarreretan, aktiboetan eta zorroan ondorioak izan zituzten arren, negozioaren jarraipena ziurtatuta dago inbertitzaileen leialtasunari esker.
Kooperatibak etorkizunerako dituen planak ere ezagutu ahal izango dituzu; izan ere, prentsa-agirian, Oikocrediten urte anitzeko estrategia berria aurkezten da, erakundearen asmoan oinarritua eta 2022an abiaraziko dena.
Thos Gieskes Oikocrediteko zuzendari exekutiboak esan zuen: "Harro gaude gure erakunde bazkideek Covid-19ri aurre egiteko izan duten moduagatik eta eman diegun elkartasunagatik eta laguntzagatik. Ezin diegu behar beste eskertu gure kide eta inbertitzaileei epe luzera gure lanean izan duten konfiantzagatik, eta gure langileei etxetik eta urrutitik egindako lana arrakastatsua izatea eragiteagatik.
"Aurrekaririk gabeko urte honek irakaspen erabilgarriak ekarri dizkio Oikocrediti, eta mundua ikusten dugun lentea garbitu du. Diru-sarrera gutxiko pertsonen ahalduntze iraunkorrari laguntzeko zereginean indartsuagoak eta hobeak izateko erabakia hartu dugu. Kanpoko gertaerek eragina izan dezakete gure 2021erako anbizioetan, eta egoera berriei erantzuteko eskatu, baina etorkizunari konfiantzaz begiratzen diogu ".
Irakurri prentsa-oharra: (Erderaz)