Jardunaldia: Lurra eta jendea zaintzen
Oikocredit, Kidenda eta EHNE Bizkaia elkarteek jardunaldi honetara gonbidatzen zaituzte, non nekazaritza kooperatiben eginkizuna aztertuko da txirotutako komunitateen garapenerako.
Nekazari-familiak izate duina izan dezaten zein elementu behar diren aztertuko dugu, Peruko Sol&Café kooperatibaren bisitaz baliatuz. Kooperatiba honen bazkideak nekazari xumeak dira. Kafe organikoa ekoizten dute eta Bidezko Merkataritzako sarearen bitartez merkaturatzen dute.
Hizlariak
Isa Álvarez EHNE Bizkaia – Vía Campesina
EHNE Bizkaiak Euskal Herriko nekazarien iritzia ekartzen digu, baina ikuspegi global batekin Via Campesinako nodoa direlako gure artean.
Cristina Gonzalo Kidenda – bidezko merkataritza
Kidendaren esperientzia produktuen merkaturatzean datza - horietako asko nekazaritza produktuak izanik - beti justiziako baldintzapean. Merkaturatze bideen eraldatzean aritzen da komunitateak garatzeko tresna eraginkorra delako.
Javier Domínguez Sol&Café koopearativa
Sol&Café bizipenak zuzenak ekarriko dizkigu Hegoaldetik. Kooperatiba honek nekazari xumeekin lan egiten du (kooperatibistak hain zuzen) eta laguntzen digu aholkularitzaz eta, batez ere, hain uztak merkaturatzeko bide bat eskainiz.
Carina Torres Oikocredit
Oikocreditek badauka nekazaritza garatzeko ikuspegi zabala, ibilbide luzea baitu nekazaritzako proiektuak finantzatzen, beti ere pobreziak murriztean eragina badaukate.
Carina Oikocrediteko Peruko bulegoan egiten du lan eta, horretaz gain, nekazaritza aditua da, nekazaritzak finantzazio onaz kanpo beste gauza asko behar dituelako.
Title | Filesize | MIME-type | ||
---|---|---|---|---|
jornada.jpg | 183.2 kB | image/jpeg |