Educación y empoderamiento de la mujer con Finanzas Éticas
Oikocredit Euskadi Txosten Elektronikoa
Martxoa 2022

Garapenerako Finantza Etikoak


Txosten elektroniko honetan, Mirjam tLam Oikocredit-eko zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa jasotzen dugu.

Halaber, hezkuntza arloan martxan jarri ditugun lankidetzarako eta Oikocreditek babesten dituen erakundeen azken bezeroei bidalitako inkesta baten emaitzak, Covid iritsi zenetik haien bizitzetan izan diren aldaketak ikusteko berriak irakutzeko aukera izango duzu.

Era berean,  Euskadiko politikariei Finantzaz Haratagok egindako interpelazio bat partekatzen dugu.

Amaitzeko, Oikocredit hiri askotan ezagutarazteko planifikatzen ari garen jardueren berriak, eta datorren martxoaren 24an genero-berdintasunari buruzko ekitaldi baterako gonbidapena aurkituko duzu.

 

Gure erakunde bazkideen bezeroei egindako inkesta

Oikocreditek lan egiten duen finantza-zerbitzuen bost hornitzaileren bezeroei egindako inkesta digital batek agerian utzi du nola hautematen dituzten bezeroek azken 12 hilabeteetan beren bizitzetan gertatu diren aldaketak, Covid-19aren eraginetik hasi eta familia-erabakietan parte-hartze handiagoa izateraino.

Irakurri >
 

Elkarrizketa gure zuzendari nagusi berriarekin

Mirjam 't Lam Oikocredit-eko zuzendari nagusi izendatu zuten abenduan. Elkarrizketan bere ibilbideaz, inspirazioaz eta Oikocrediten etorkizuna nola ikusten duenaz hitz egiten digu.

Irakurri elkarrizketa >
 

Hezkuntzaren alde elkarrekin lan egitea

Herrialde askotan, hezkuntzarako sarbidea oso lotuta dago errentarekin. Afrika eskualdeko Oikocredit-eko Zuzendari Hans Perk-ek Oikocredit eta Opportunity Internationalen arteko kolaborazioa hezkuntzar bultzatzeko azaldu du.

Irakurri elkarrizketa >
 

Bertoko berriak

Noizko hezkuntza ekonomiko kritikoa?

Noizko hezkuntza ekonomikoa, finantza-sistemak gizartean eta planetan dituen inpaktuak ulertzeko tresnak eta gaitasunak emango dizkiena ikasleei? Galdera hori egin die Finantzaz Haratagok Eusko Legebiltzarreko politikariei Osoigoren webgunearen bidez. Lagunduko diguzu eskaera hau sinatzen?

Sinatu nahi dut>
 

Genero berdintasunari buruzko Ekitaldia "Dirua guztiontzat!"

Datorren martxoaren 24an genero berdintasunari buruzko webinar bat antolatuko dugu Alemaniako Oikocredit Westdeutscher Förderkreis elkartearekin batera, "Dirua guztiontzat! Zergatik Oikocredit emakumeak bereziki ahalduntzen dituen ". Hartu parte! Egunero martxoaren 8a izan beharko luketelako.

Irakurri gehiago >
 

Jardueren egutegia 2022

2022. urtea Finantza Etikoei buruzko jardueraz betetako urtea izango da hiri askotan. Batzuei buruz hitz egiten dugu artikulo honetan, baina askoz gehiago planteatzen ari gara.

Irakurri berria >
 
Síguenos en:

Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56