Nortasuna: indarrean dagoen NAN espainiarraren kopia (alde biak), edo indarrean dagoen Europar Batasuneko (EB) pasaportearen kopia, edo Espainiako gida baimenaren kopia (alde biak) edo EBz kanpoko pasaportearen kopia Espainiako egoitza baimenarekin batera (alde biak).
Zure bankuak emandako agiria non banku kontu korrontearen zenbakia eta titularrak agertzen baitira. Agiria hiru hilabete baino gutxiago izan behar du. Oso erraz lortu ohi da finantza erakunde gehienen banka elektronikoko webetik, edo eman diezazukete bankuaren bulegoan.
Ulertzen dut Stichting Oikocredit International Share Foundation (Nazioarteko Oikocrediteko Akzio Fundazioak,”OISF”) eta Oikocredit-ek inprimaki honen informazioa erabiliko dutela, OISFren gordailu ziurtagiriak erosten baditut.
Espainia finantza-informazioa trukatzeko nazioarteko bi akordiori atxikita dago, alegia, FATCA eta CRS direlakoei. Lehena egoitza fiskala AEBetan duten pertsonentzat soilik da; bigarrenak, aldiz, ELGAko herrialde kideetan kokatuta dauden inbertsiogile guztiei eragiten die.
Oikocredit Euskadik bere inbertsiogile guztiak identifikatzeko betebeharra dauka, AEBetan edo Espainiaz bestelako ELGAko beste herrialde kide batzuetan zerga-betebeharrak dituzten pertsonak ez direla ziurtatzeko. Egoitza fiskala AEBetan edo Espainiako lurraldetik kanpo, CRS araudiaren mende dagoen herrialde batean, badaukazu, zure datuak Espainiako zerga-agintaritzari ematera behartuta egongo gara, eta horrek tartean dagoen herrialdeko edo herrialdeetako zerga-agintaritzari bidaliko dizkio.
Ezin baduzu zenbaki hori eman, mesedez, erantsi beste herrialde bateko nazionalitatearen proba, Estatu Batuetako nazionalitatea galdu duzulako ziurtagiria edo azaldu zergatik ez daukazun ziurtagiri hori nahiz eta Estatu Batuetako nazionalitateari uko egin edo zergatik ez zenuen jaiotzean Estatu Batuetako nazionalitatea jaso.
Atzerriko Kontuen Zergen Betetzeari buruzko Legea (Foreign Account Tax Compliance Act, FATCA) eta Espainiako eta Estatu Batuetako gobernuen artean sinatutako akordioa kontuan hartuta eta CRS araudiarekin bat etorriz, ziurtapen honen datan, ADIERAZTEN DUT:
OE eta EJD zergak partaidetza-kontuen kontratuen berreskuratzeak berreskuratutako zenbatekoaren %1z grabatzen ditu. Hori dela eta, Oikocredit Euskadi elkarteari baimena ematen diot: