Oikocredit Euskadi

1.1 Inbertsioaren informazioa
C-
I-
€ 
1.2. Norberaren informazioa
Calendar 
1.3. Komunikazio era lehenetsia
1.4. Zein da diruaren sorrera?
1.5. Banku datuak
(Mesedez, aintzat hartu banku kontuaren titular izen eta Oikocrediteko kontuaren titular izen berdinak izan behar dutela)
(Zure banku kontu korrontearen nazioarteko izendapena da. Zure banku laburpenetan agertu ohi da. IBAN formatua ESXX eta 20 zenbakiak dira. Espainiako banku-kontuak baino ez ditugu onartzen, eta beste kontu batzuk baztertu egingo dira.)
1.6. erantsi beharreko agiriak

Nortasuna: indarrean dagoen NAN espainiarraren kopia (alde biak), edo indarrean dagoen Europar Batasuneko (EB) pasaportearen kopia, edo Espainiako gida baimenaren kopia (alde biak) edo EBz kanpoko pasaportearen kopia Espainiako egoitza baimenarekin batera (alde biak).

Zure bankuak emandako agiria non banku kontu korrontearen zenbakia eta titularrak agertzen baitira. Agiria hiru hilabete baino gutxiago izan behar du. Oso erraz lortu ohi da finantza erakunde gehienen banka elektronikoko webetik, edo eman diezazukete bankuaren bulegoan.

1.7. Adierazpenak

Ulertzen dut Stichting Oikocredit International Share Foundation (Nazioarteko Oikocrediteko Akzio Fundazioak,”OISF”) eta Oikocredit-ek inprimaki honen informazioa erabiliko dutela, OISFren gordailu ziurtagiriak erosten baditut.

2.1. Berreskuratze eskabidea
2.2 2020 urteko dibidenduen erabilera (baldin badago) (2021eko ekainean banatuko dira)
2.3. Egoitza fiskalari buruzko galdera sorta, FATCA eta CRS araudiak betetzeko

Espainia finantza-informazioa trukatzeko nazioarteko bi akordiori atxikita dago, alegia, FATCA eta CRS direlakoei. Lehena egoitza fiskala AEBetan duten pertsonentzat soilik da; bigarrenak, aldiz, ELGAko herrialde kideetan kokatuta dauden inbertsiogile guztiei eragiten die.

Oikocredit Euskadik bere inbertsiogile guztiak identifikatzeko betebeharra dauka, AEBetan edo Espainiaz bestelako ELGAko beste herrialde kide batzuetan zerga-betebeharrak dituzten pertsonak ez direla ziurtatzeko. Egoitza fiskala AEBetan edo Espainiako lurraldetik kanpo, CRS araudiaren mende dagoen herrialde batean, badaukazu, zure datuak Espainiako zerga-agintaritzari ematera behartuta egongo gara, eta horrek tartean dagoen herrialdeko edo herrialdeetako zerga-agintaritzari bidaliko dizkio.

2.3a. Inbertitzailearen oinarrizko datuak

Ezin baduzu zenbaki hori eman, mesedez, erantsi beste herrialde bateko nazionalitatearen proba, Estatu Batuetako nazionalitatea galdu duzulako ziurtagiria edo azaldu zergatik ez daukazun ziurtagiri hori nahiz eta Estatu Batuetako nazionalitateari uko egin edo zergatik ez zenuen jaiotzean Estatu Batuetako nazionalitatea jaso.

Atzerriko Kontuen Zergen Betetzeari buruzko Legea (Foreign Account Tax Compliance Act, FATCA) eta Espainiako eta Estatu Batuetako gobernuen artean sinatutako akordioa kontuan hartuta eta CRS araudiarekin bat etorriz, ziurtapen honen datan, ADIERAZTEN DUT:

  • Inprimaki honetan emandako informazioa benetakoa, zuzena eta osoa da, eta, edozein aldaketarik eginez gero, Oikocredit Euskadi elkarteari gehienez 30 egun naturaleko epean jakinaraziko diot aldaketa egindakoan zenbatzen hasita.
  • Hala badagokio, baimena ematen diot Oikocredit Euskadi elkarteari, FATCA eta CRS araudien eskakizunak betetze aldera, niri buruzko informazioa, hala nola identifikazio-datuei, kontuetako saldoari, interesei, mugimenduei eta Oikocredit Euskadi elkarterekin kontratatutako produktuei loturiko eragiketen sarrerei buruzkoa, eskuratzeko eta AEBetako Internal Revenue Service (IRS) zerbitzuari edo zerga-agintaritza eskudunari emateko, indarrean dagoen araudian xedatuta dagoenarekin bat etorriz.
2.4 Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergak (OE eta EJD)

OE eta EJD zergak partaidetza-kontuen kontratuen berreskuratzeak berreskuratutako zenbatekoaren %1z grabatzen ditu. Hori dela eta, Oikocredit Euskadi elkarteari baimena ematen diot:

  • Berreskuratutako zenbatekoaren %1 hori atxikitzeko eta Bizkaiko Foru Ogasunari nire izenean ordaintzeko.
  • Bizkaiko Foru Ogasunean nire izenean 600 eredua (OE eta EJD) aurkezteko, berreskuratzea egiten den unetik 30 egun baino lehen